Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteartean sinatu zen porlandegiko lan hitzarmena. Zuzendaritzarekin adostutakoaren arabera, langileen soldatak eta haien pentsio plana bi urtez izoztu eginen dira. Horrekin batera, langileak porlandegira eramaten dituen autobus zerbitzua kendu eginen da. Hitzarmenak oporrei ere eragiten die, eta 3 egutegi sortu dira. Langileek 15 egun udan hartzeko aukera izanen dute, porlandegia gelditzen denean. ELAko ordezkariak neurri horiek sinatzeko prest zeuden, baldin eta hitzarmena lan erreformaren kontra blindatu balitz. ELAko kideek ultraktibitatea eta enpresa hitzarmena bermatu nahi zuten, zuzendaritzari haiek bazterrean uzteko gaitasuna kenduz. ELA hitzarmenak Olatzagutian negoziatzearen alde agertu zen.