Porlandegiak balioztatzeko egin beharreko lanak, interes orokorrekoak

Guaixe 2013ko maiatzaren 23a

Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bidez interes orokorreko izendatu ditu Olatzagutiako porlandegian erregai alternatiboen balorizazioa egiteko udalez gaindiko proiektu sektorialean (UPRS) aurreikusita dauden obrak. Cementos Portland Valderrivasek (CPV) sustatu dituen lan horien helburua da hondakinen balorizazio energetikorako beharrezkoak diren instalazioak egitea. CPVk balioztatzeko baimena ilbeltzaren 16an jaso zuen. Eta martxoaren Nafarroako Gobernuak UPRS izendapena eman zion, halakorik baimentzen ez duen Olatzagutiko udal araudia gaindituz. Gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denez, "UPRSaren helburu estrategikoa da industria plantaren jasangarritasunari laguntzea, alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekotik begiratuta, produkzio kostuak murriztuz, energia aurreztuz eta erregai fosilen kontsumoa txikituz eta, beraz, negutegi ondorioko gasen isuriak ere murriztuz".