Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruhandiak egiteko osagai gutxi behar dira: puxika, egunkarietako papera eta kartoia. Kola eta urarekin pertsonaiak gogortzen dira eta plastilina aurpegien berezitasunak egiteko erabiltzen da. Olatzagutian buruhandien tailerra egin dute apirilaren 13tik aurrera. Hamabi pertsonek parte hartu dute. Hamaika pertsonai osatu dituzte: olagarroa, sorgina, shadow pertsonaia, tartaloak, deabruak... irudimenak sortu dezakeen edozein pertsonaia bihurtu daiteke buruhandia. Olatzagutian umeek aukeratu dute haien gogokoena: "umeek argazkiak ekartzen dituzte, oso argi dute zer nahi duten", adierazi du Zapak, tailerreko irakasleak. Hortaz, gurasoak umeek nahi dutena egiten saiatzen dira. "Lan handia da, baina oso gustura egon gara", azaldu dute parte-hartzaileek. Helburua festetan konpartsarekin ateratzea da. Buruhandiek, beraz, etorkizuna dute, Zaparen iritziz. Umeek lagunek egin dutena ikusten dute eta haiek ere buruhandia egin nahi dute, hortaz, ikastaro gehiago egiteko aukera dagoela dio Zapak. Gurasoak umeak baino hobe egon direla aitortu dute. Lasaitzeko modu ona dela gehitu dute.