Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 28ra arte egonen da zabalik, udaletxean. Informazioa 948 468 128 telefonoan edo olaztimusika@gmail.com e-postan jaso daitekeUdal musika eskolako ikasketa planak 3 hezkuntza maila ditu. Lehena 5 eta 6 urteko haurrendako, musika eta mugimendua lantzen dituena. Bigarrena, 7 eta 12 urte bitarteko haurrendako eta, azkena, 13 urtetik gorakoendako eta helduendako dena. Izena ematen dutenek pianoa, eskusoinua, gitarra klasiko eta elektrikoa, saxofoia eta trikitixa ikasteko aukera dute. Beste tresnak beharren arabera emanen dira.Matrikulari dagokionez, izen emate eskubideagatik 56 euro ordaindu beharko dira eta beste 18 irakasgai bakoitzeko. Gainera hileroko kuotak honakoak dira: musika eta mugimendua: 29 €; hizkuntza musikala bakarrik: 31,50 €; hizkuntza musikala eta musika tresna: 63 € eta tresna bakarrik edo bigarren tresna: 33 €. Musika eskolan bi seme-alaba baino gehiago matrikulatuta dituzten familiek % 50eko hobaria izango dute tarifa guztietan (eskubideak, matrikula eta hileko kuota), matrikulatuta dagoen bigarren seme- alabatik aurrera. Bestalde, famili ugariek % 50eko hobaria izango dute familiako kide bakoitzaren matrikulan. Hobari hau ez da hileko kuota guztietan aplikatuko.