Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutia koadro batean islatzea izanen da askoren egitekoa etzi. Seigarren aldiz Olatzagutian margolariek goiz eta arratsaldearen zati bat izanen dute pintzelak eta koloreak mihise gainean dantzatzeko, edozein teknikarekin. Haur, gazte eta helduen mailetan jokatuko da lehiaketa. Domekako 9:00ak arteko epea dute izena emateko (948 562 446 telefonoa edo kultura@olazti.com e-posta, bulego ordutegian). Parte-hartzaile gazte eta helduak euren lan euskarriei 8:00etatik 9:00etara kultur etxean zigilua jarri behar diete eta ondoren lanean has litezke. Lanak 17:00ak eta 18:00ak artean aurkeztu beharko dituzte. Sarituak 18:30erako jakinen dira. Haurren mailako parte-hartzaileak kultur etxetik pasa beharko dute 9:00etatik 10:00etara lehiaketako euskarria eskuratzera. ErakusketaIkasturtean zehar pintura tailerrean parte hartu duten 9 emakumeen sormen lanak ikusgai jarriko dituzte bihar eta etzi kultur etxean. Hainbat teknikekin eta gi ugari lantzen dituzten koadroak sortu dituzte. Larunbatean, 18:00etatik 20:00etara eta domekan, 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara.