Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko etxeak, plazak eta txokoak izan ziren protagonistak igandean VI. Olatzagutiko Pintura Azkarreko lehiaketan. Parte-hartzaile bakoitzak bere estilora Burundako herria irudikatu zuten. Eguzkiaren argiarekin baliatuz edo itzalaren argilunaz aritu ziren ume eta helduak. Azken horien artean, Iruñetik etorritako Keiko Hoshinok 500 euroko saria jaso zuen. Jose Luis Ramos Baztarrika donostiarrak akzesita sari jaso zuen. Olatzagutiko margolari hoberena Cristina Leire Pinto Fuste izan zen, 200 euroko sariarekin.Gazteen artean sari bakarra banatu zen, olaztirrendako saria, hain zuzen. Ander Gil Amadok irabazi zuen. 150 euroko balio txartela irabazi zuen. Umee mailan Nahia Gil Amadok irabazi zuen lehenengo saria. Maren Arrizabalaga Otxoaerrartek bigarren saria jaso zuen eta Amaiur Marquez Imazek eskuratu zuen azken saria. Hirurak olaztiarrak dira.