Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cementos Portland Valderrivaseko (CPV) zuzendaritza deituta atzo Madrilera joan ziren taldeko sei porlandegietako enpresa batzordeetako ordezkariak. Bezperan CPVk porlanaren saileko 227 langileren kontratua hausteko enplegu erregulazio espedientea (EEE) aurkeztu zuen. 39 kaleratze Nafarroan eginen ditu CPVk haietatik 29 Olatzagutiko porlandegian (122 daude). Taldeak neurri horiek argudiatu ditu zementuaren salmenta asko jaitsi delako. Lantegirik ere ez du itxi nahi denek dirua ematen diotelako. Erabakia gauzatuko balitz, Olatzagutiko ikerketa, garapena eta berrikuntza departamentua itxi eginen litzateke (16 langile) lantegiko 10 langile kaleratuko lituzkete, harrobian dagoen bakarra eta pertsonal eta segurtasun arloetako bana ere bai. Bestalde, urteko 550.000 tona ekoizteko gaitasuna duen lerroa itxiko luke (besteak 700.000 tona urteko gaitasuna du). Aurten 340.000 tona inguru ekoiztea aurreikusten da, joan den urtean baino %25 gutxiagoEEE indarrean jarri eta kaleratzeak egin ondoren neurri gehiago izanen direla iragarri du CPVk. Aurreikusitako neurrien artean daude: lan egutegia egokitzeko aldi baterako kontratuak eteteko enplegu erregulazio espedientea eta soldaten murrizketa. Atzoko bileran langileen ordezkariek eskatu zuten EEE eta ondorengo iragarri diren neurriak , guztia aldi berean negoziatzea. IritziaEnpresa batzordean (UGT 4, ELA 3 eta CCOO 2) gehiengoa duen UGTn "kezka handiz" hartu dute CPVren erabakia. Negoziazio mahaian kaleratuen kopurua ahalik eta gehien txikitzen saiatuko dira, "edo, bestela, kaleratuak ahalik eta baldintza onenetan atera daitezela". Negoziazioaren martxaren arabera ez du ezer baztertzen UGTk.ELAko kideak "gaizki" hartu zuten kaleratzen albistea. Atzo Madrilen esan zuten talderako EEE han negoziatzen bada ere, enpresa bakoitza ezberdina dela eta lan zentro bakoitzaren bideragarritasun plana egin beharko litzatekeela. Sindikatu bakoitza bere afiliatuekin batzarrak eginen dituzte.