Aktibatzeko lau aukera berri

Guaixe 2013ko ekainaren 26a

Sakantzen Sarearen III. lan jardunaldian turismoa, marken sormena, internet sareak eta langabetuendako orientazioa arlotan lan dinamikak sortzeko aukerak aurkeztu ziren. Aurreko edizioetan bezala, beste eskualde batzuetan tokiko garapena sustatzen ari diren enpresen ereduak aurkeztu ziren larunbatean Olatzagutian. Haien lana Sakanara nola ekar litekeen aztertzeko jardunaldia izan zen hirugarren hori ere. Olatzagutiara gerturatu zirenek ibarrean egoki aplikatu litezkeen aukera berriak entzun zituzten. Hizlari interesgarriak entzuteko aukera izan zen Olatzagutian. Baina antolatzaileek beraiek sakandarren parte hartze txikia nabarmendu zuten. Aurrera begira Urtebete da martxan dela Sakantzen Sarea. Sakanako garapena ekonomikoren sustapenarekin eta lanketarekin oso konprometituta jarraitzen dute bere kideak. Handik sortutako egitasmotatik ere lanean jarraitzen dute. Sakanan egiteko asko dagoela uste dutelako aurrera eginen dute. Eta Euskal Herriko hainbat arlotatik jasotako babesa izanen dute akuilu bide horretan. Plangintza berria prestatzen hasiak dira. Enpresa berriak sortzeko asmoa dute, baita proiektu berriak aurkeztu ere. Baina aurrera egiteko sakandarrak dinamikan gehiago sartzea eskatu zuten. Bost egitasmoHoriek dira sarearen itzalera garatu direnak: Sak-In kontsultingna (aholkularitza zabala), Sakana Experiencie (abentura enpresa), Bai Bike (txirrindula alokairu zerbitzua), SKA (komunikazio agentzia) eta Zuka (kirol zerbitzuak).