Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako kultur aniztasunaren isla gaur ikusgarri bihurtuko da eszenatokian. Musika adierazpen ugariz gozatzeko aukera izanen da kontzertuan, eta emanaldiak sakandarrak elkar hobe ezagutzeko bidea emanen du. Irurtzungo eta Etxarri Aranazko emanaldien ondoren, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatutako formatu honetako hirugarren kontzertua da. Oholtza hainbat jatorritako musikariek partekatuko dute: Kituka Burundi, Irurtzungo Djembe taldea, Youssef Kejji eta Maider Ansa. Kontzertuak, beraz, Sakanan gaur egun elkarren ondoan dauden hizkuntza ugariak entzuteko aukera emanen du. Musikaz aparte sakandar berriek haien migrazio prozesuaren testigantzak emanen dituzte. Eta emanaldiak sorpresarako tartea ere emanen du.