Porlandegiko langileen herenak bat egin zuen ELAren lan uztearekin

Guaixe 2013ko uztailaren 1a

Cementos Portland Valderrivasek (CPV) Olatzagutiko porlandegian aurreikusi dituen 29 kaleratzeen kontra protesta egiteko deitu zuen ELAk ostiralean lan uztea. Kaleratuak izan daitezkeen langileei elkartasuna adieraztearekin batera, sindikatuak gelditu daitezkeen langileei CPVk ondoren ezarri nahi dizkien erregulazioak, soldata jaitsierak eta bestelakoak ere salatu nahi izan zuten lanuztearekin bat egin zuten langileen %33ak. ELAtik azaldu dutenez, ostegunean Madrilen egindako bileran espedientea negoziatzeko protokoloa martxan jarri zen. Hilaren 19ra arteko epea dute bi aldeek adostasuna lortzeko. Asteartero biltzekoak dira. Bihar kaleratzeengatik emandako kalte ordainen kopuruak ezagutzea espero dute. ELAko ordezkariek CPVko buruei azaldu zieten aurreko kaleratzeekin porlandegiko plantilla dagoeneko murriztuta dagoela. Espedientea eta bideragarritasun plana Olatzagutian bertan negoziatzea eskatu zuen ELAk.