Gure erlazioei begirada antzeztua

Guaixe 2013ko uztailaren 5a

Teatro Que Madura konpainiak Como como poco me descoco poco antzeztuko du gaur. Bi aktore, Josune Monton eta Laura Lopez, izanen dira eszenatokian. Laguntasuna da antzezlanaren gaia. Hainbat ideiak zehazten dute nolakoa izan behar duen laguntasunak; zein diren eskubideak eta betebeharrak. Baina esperotakoa ez jasotzean zerbait desegiten da. Baina guztia ahazten da eta laguntasunak aurrera jarraitzen du.  Ideia hori garatzeko, antzezleak haien barren-barrenetik ariko dira egunerokotasunean erabiltzen ditugun mekanismo inkontziente eta automatismoen gainean. Ondorioa: "estriptis mental zintzoa, gordina, karga dramatiko apur batekin, zeinetan jendeak asko barre egiten duen identifikazioa berehalakoa delako". Que Madura Teatro Konpainia 2009ko udazkenean sortu zuten bi antzezleek. Ordurako eszenatokietan eskarmentu handia zuten. Haiek sortu eta zuzentzen dute antzezlana Belen Nevadorekin batera.