Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Joan egunarekin batera hasi zen Udan Euskaraz programa Olatzagutian. 5 eta 12 urte bitarteko 86 haurrek parte hartzen dute piratak gai nagusi duten programan. Adina kontuan izanda zazpi taldetan dauden banatuta haurrak eta haiekin 9 begirale ari dira. Astegunetan, 10:00etan, ludotekan biltzen dira eta 13:00ak bitarte han, herrian barna edo herri inguruan ibiltzen dira. Piraten gaiarekin zerikusia duten jarduerak lantzen dituzte, euskaraz.