Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan finalerdiak jokatuko dira eta ostegunean, Olaztiko festen lehen egunean, final handiakOlaztiko San Migel elkarteak eta Sutegik antolatutako pilota txapelketa azken txanpara heldu da. Santa Ana festetako lehen egunean, garilaren 25ean, Santiago eguna hain zuzen, 42. San Migel Pilota Txapelketako final handiak jokatuko dira. Goizeko 9:30ean kategoria txikiko finalak erabakiko dira, txikietatik hasita 22 urtez azpikoetaraino, eta arratsaldean, 17:00etan, kategoria nagusikoak, afizionatuenak eta elite mailakoak. Ondoren eginen da sari ematea. Baina aipatu finalak nork jokatuko dituzten oraindik ez da erabaki. Asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean, finalerdiak daude jokoan Olaztiko pilotalekuan. 1. mailan, 2. mailan, 3. mailan eta afizionatuetan bigarren finalerdia jokatuko da. Afizionatuen lehen finalerdian, Loban-Tabar bikoak lortu du finaleko txartela, Ansotegiri eta Landiribarri 22-20 irabazita, partida oso estuan. Bestalde, asteburuan txikien, umeen, kimuen, haurren, kadeteen, gazteen eta 22 urtez azpikoen finalak jokatuko dira. Onenen ordua da, eta ea nor heltzen den finaletara. Asteburuko jardunaldiaGaur, ostiralean, 20:30ean3. maila: Iñaki-Migel / Muñoa-Etxeberria2. maila: Peixel-Garziandia / Barban-Pazku1. maila: Ezkurdia-Arruti / Senar-GebaraAfizionatuak: Larrañaga-Beobide / Azpiri-LinzoainBihar, larunbatean, 18:30ean3.maila: Pablo-Galu / Iñaki-Ibon2.maila: Beñat-Aritz / Javi-Aies1.maila: Murgiondo-Agirre / Mazkiaran-Alustiza