Olaztiko San Migel elkarteak eta Sutegik antolatutako 42. San Migel Pilota Txapelketako final handiak jokatuko dira gaur, Santiago egunean, Olaztiko Santa Ana festen lehendabiziko egunean, hain zuzen. Goizeko 9:00ean kategoria txikiko finalak erabakiko dira, txikietatik hasita 22 urtez azpikoetaraino, eta arratsaldean, 17:00etan, kategoria nagusikoak, afizionatuenak eta elite mailakoak. Ondoren eginen da sari ematea.Afizionatuetan Lobanek eta Tabarrek Azpiri eta Linzoain izanen dituzte arerio, eta 1.mailan Murgiondo-Agirrek Ezkurdia-Arrutiren kontra jokatuko dute. FinalakGoizeko 9:00etan, kategoria txikiakTxiki txikiak: Eneko (Sutegi) / Aitor-Mikel (Sutegi)Txikiak: Aldasoro-Lopez (Idiazabal) / Soria-Zengotitabengoa (Elorrio)Umeak: San Pedro-Mintegi (Idiazabal) / Garitano-Azkargorta (Arrasate)Kimuak 2: Diaz de Gereñu-Jimenez (Txukun Lakua) / Aitor-Ander (Atxondo)Kimuak 1: Gorka-Iñigo (Lemoa) / Zabalza-Igoa (Zizur)Haurrak 2: Aiukar-Garai (Zaramaga) / Otxoa-Igoa (Etxarri Aranatz)Haurrak 1: Murua-Aurrekoetxea (Arrasate) / Iosu-Jon (Atxondo)Kadeteak: Azkonobieta-Garmendia (Lazkao) / Otermin-Gartzia (Sutegi)Gazteak: Landaluze-Fernandez (Amurrio) / Intxausti-Matxin (Zegama)22 urtez azpikoak: Perez de Albeniz-Etxebers (Aurrera Saiaz) / Azketa-Atxa (Zegama)17:00etan, nagusiak3. maila: Muñoa-Etxeberria / Pablo-Galu2.maila: Garziandia-Peixel / Beñat-Aritz1.maila: Murgiondo-Agirre / Ezkurdia-ArrutiAfizionatuak: Loban-Tabar / Azpiri-Linzoain