Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berrian Olatzagutiko Udal Musika Eskolan ikasi nahi duenak 3 hezkuntza plan ditu aukeran. Aurrena, musika eta mugimendua, 5 eta 6 urteko haurrendako (musika eta mugimendua). Bigarrena 7 eta 12 urte bitartekoendako eta, azkena, 13 urtetik gorako guztiendako. Honako musika tresnak ikasteko aukera izanen da: pianoa, eskusoinua, gitarra klasiko eta elektrikoa, saxofoia eta trikitixa.Matrikula 56 eurokoa izanen da eta beste 18 euro gehitu beharko zaizkio irakasgai bakoitzeko. Horretaz gain, hileroko kuota gehiago ere izanen da 29 eta 63 euro artekoa izanen dena, ikasketen arabera. Bi seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %50eko hobaria izanen dute eta familia ugariek %50eko hobaria izanen dute kide bakoitzaren matrikulan.