Zazpi ikastaroko eskaintza egin du Udalak

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Kurtso berriaren hasierarekin Olaztiko Udalak antolatu dituen ikastaroen berri eman du. 7 ikastaro eskainiko dira aurten, ohikoak diren yoga, Pilates, aero dance, indoor zikloa eta mantentze soinketa, eta bi ikastaro berri: kapoeira eta akrobaziak eta euskal dantzak (helduak eta gaztetxoak). Erburua kiroldegian eskainiko dira.Irailak 20Interesatuek irailaren 20a baino lehen eman beharko dute izena Olaztiko Erburua kiroldegian bertan edo 948 564 512 telefonora hots eginez. Prezioen eta xehetasun guztien berri jakiteko telefono berberera edo Erburua kiroldegira jo.