Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irailaren 28an jokatuko da VII. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa, Urbasa-Andiako paraje zoragarrietan barna (23,2 km, 1.367 m desnibel positiboa). Proba Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria da. Izena ematea zabalik dago irailaren 24ra arte. Horretarako www.sakanerria.com/olatzagutia-urbasa/ web gunera edo www.herrikrossa.com web gunera jo behar da.