Umorezko kontzertuarekin hasiko da Olatzagutiko kultur astea

Guaixe 2013ko irailaren 20a

San Migel festen aurreko astea ekitaldiz beteta heldu da Olatzagutira. Musika, antzerkia, argazkilaritza, ilustrazio, bidai kronikak eta mendi dokumental baten proiekzioa da Olatzagutiko Udaleko Kultura Sailetik prestatu den eskaintza. Egitarau guztia kultur etxeko areto nagusian izanen da. Ikuskizunetarako sarrerak, aldez aurretik, udaletxean eskuratu daitezke (10:00etatik 14:00etara) eta emanaldiaren egunean bertan, hura hasi baino ordu erdi lehenago. EgitarauaEl cadaver inocente. Pepin TreOstiralean, 22:30ean. Umorezko kontzertua.Musikari eta umorista ezagunak pertsonaia aparteko eta suntsitzailearen papera jokatuko du taula gainean. Gitarra lagun, kantuak eta bakarrizketak tartekatuko ditu Trek ikuskizunean. Absurdo arrazionala erabiliz eta metafisika, etika, zientzia, kultura eta arteari buruzko egi gezurti miragarriak kontatuko ditu, "erudikziozko surrealismo" ikuskizuna osatuz. Tre 70. hamarkadan hasi zen hainbat talde eta kantarirendako kantuak idazten. Don Francisco y José Luis bikotea osatuz, 1975eko disko argitaratu eta Carlos Tenak urteko diskoa izan zela esan zuen. Bere izenean bi disko argitaratu ditu: Verdades como puños eta  18 boleros chulos. Hiru filmetan ere azaldu da: Año mariano, El rey de la granja eta Torapia. Gainera, telebistako hainbat saiotan aritu da: 7 vidas, El club de la comedia edo La azotea de Wyoming.Cotillas. Gorka Aginagalde eta Iñigo SalineroLarunbatean, 20:00etan. Antzerkia. Aktore bikote gasteiztarra denbora pasatzeko besteez trufatzea gustuko duten bi ganberroren, bi gizon lizun eta baldarren papera jokatuko dute, eta "egoerarik tragikoenak barre-algara geldiezin bihurtzea" lortzen dute. Txutxu-mutxuak izanen dira antzezlanaren ardatza. "Gizarte matxista honetan, badirudi emakumeak direla txutxumutxu-zaleenak, baina gizonezkooi askoz ere gehiago gustatzen zaizkigu. Oso gogoko dugu besteen gaitzez hitz egitea, futbola baino gehiago, baina zuek duzue ospe txarra". Maitemindurik egotea edo bikotea izatea gauza bera al da? Badirudi hala izan behar dela, baina... horrela al da benetan? Sexuen arteko desberdintasunak, bikoteak, hirukoteak, animalien mundua, Biblia, historia, inor ez da ez libratuko.Sofa batez eta proiektore batzuez bakarrik osaturiko eszenografia batean, obra ironikoak ez du alerik tente uzten, ezta alerik tenteena ere. Jon BeldurgabeaDomekan, 17:00etan. Antzerkia Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio,behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita,beldurraren bila abiatzea. 5 urtetik aurrerako haurrendako gomendatua.Sergio BarrenetxeaAstelehenean, 20:00etan. Argazki emanaldiaArgazkilari olaztiarrak bere argazki sorta bat proiektatuko du kultur etxean. Al Himalaya en bicicletaAsteartean, 20:00etan. Aurora Segurola eta Ruben Segura2007ko udaberrian Aurorak eta Rubenek lanetik, familiarengandik eta lagunengandikurrutiratzea erabaki zuten. Gasteiztik abiatu eta, hainbat herri eta kultura ezagutu ondoren, Himalaiako mendietara iritsi ziren. Milaka kilometrori aurre egin behar izan zieten, baina baita ehunka esperientziari ere. Horien berri emanen dute proiekzio baten bidez. Myriam CamerosAsteazkena, 20:00etan. HitzaldiaIlustratzaile eta marrazkigile entzutetsua, Myriam Cameros Iruñean ospatzen ari den Nafarroako Komikiaren IV. Azokan parte hartuko du eta bisita hori Olatzagutiraino etortzeko baliatuko du. Ezagun askoak dira bere marra irregular, zikin eta arima hauskorreko irudiak. Hainbat hizkuntzetara itzulita dagoen Mari zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi (Txalaparta, 2009) albumaren 30.000 ale saldu ziren. Hainbat enpresa eta erakunderen eskaerak ere erantzun ditu bere marrazki eta ilustrazioekin. Pura vidaOsteguna, 20:00etan. DokumentalaPablo Iraburuk eta Migueltxo Molinak zuzendutako dokumentalak Iñaki Otxoa de Olza mendigoizale nafarra salbatzeko 2008an martxan jarri zen erreskate-operazio garrantzitsua kontatzen du. Zuzendarietako bat, Migueltxo Molina Olatzagutian izanen da sortzen diren galderak erantzun eta beharrezko azalpenak emateko.