Bihar zabalduko da Ludotekako izen ematea

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Lastailaren 7an, astelehenean, zabalduko ditu ateak Akelarre ludotekak. Han 2009tik aurrera jaiotako haurrak, hau da, lau urtetik aurrerakoek joateko aukera dute. Izen ematea lastaileko aurreneko lau egunetan eginen da, bihartik ostiralera, eta ludotekan bertan, 15:30etik 18:30era. Izena ematen duten haurrek gehienez bi saiotara joan daitezke, saioko 25 plaza daude. Ikasturteko matrikulagatik 33 euro ordaindu beharko dira. Familia bereko bigarren kideak 21 euro eta hirugarrenak dohainik izanen du. Diru kopurua bazkide izateagatik ordaintzen da. Jaiotze urtea    Astelehena     Asteartea     Asteazkena    Osteguna     Ostirala2009-2007         16:30-18:30                          15:30-17:002006-2005                                16:30-18:30                           16:30-18:302004 eta aurrekoak                                        17:00-18:30                           16:30-18:30