Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan 6. Gipuzkoako Rallya jokatu da. 35 talde lehiatu ziren, tartean Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra, Lander Mella kopilotu bizkaiarrarekin (Renault 5 Turbo). Lau eremutik 2 aldiz pasa behar izan ziren, guztira 8 tramu osatuz. Usurbil, Igeldo, Alkiza eta Urkizu aldean ibili ziren taldeak, eta irteera hartu zuten 35 taldeetatik soilik 18 iritsi ziren helmugara. Peru Urkidi eta Koldo Ugaldek (Citroen Saxo VTS) irabazi zuten rallya (37:48.300). Iban Lopez de Goikoetxeak eta Lander Mellak lan bikaina egin zuten. Nahiz eta arratsaldeko lehen eremutan arazo mekanikoak izan eta asistentzia gunean lan asko egin behar izan, sailkapen orokorrean 8.ak (40:46.800) sailkatu ziren eta formula librean 2.ak. Nafarroako Txapelketan lehiatzen direnen artean lehenak izan ziren.