33. Urbasako igoera. Sakandarrak.1.Aitor Arakistain (Silver Car S2): 3:28:47714.Delfin Goikoetxea (Promo Racing): 3:54:64815.Arkaitz Irigoien (R11 Turbo): 3:56:18226.Iban Lopez de Goikoetxea (R5 Turbo): 4:10:85842.Mikel Mendinueta (AX GT): 4:33:025Garikoitz Goñik (R11 Turbo) eta Iker Palaciosek ( 205 GTI) proba utzi behar izan zuten.Iazko etenaren ondoren 33. Urbasako Igoera jokatu zen larunbatean, Sakana Motorsport klubak hainbat babeslerekin batera antolatuta. Olaztitik Urbasara igotzea zen erronka, 5,720 km osatuz, Olazti eta Zudaire arteko NA-178 errepidean, 38,050 km puntutik 32,220 km puntura. Entrenamendua eta bi manga zeuden jokoan. 71 pilotu zeuden izena emanda eta horietatik 65ek hartu zuten parte, tartean 6 pilotu sakandarrek. Eguraldia ez zen ziurra eta hori nabaritu zen. Nahiz eta bezperatik eta goiz goizetik zale asko hurbildu eta zirkuituan eta portuan barna jende asko egon, ez zen bestetan bezalako jende uholdetzarik egon. Goizean hotza zegoen Urbasan, eta lainoa tarteka. Lainoa joan zen, baina nahiz eta eguzkiak tarteka giroa goxatu, fresko zegoen Urbasako txokoetan barna. Entrenamenduetan eguraldiak agoantatu zuen baina bi mangetako azken txanpan zaparrada bota zuen, zaleak bustiz eta pilotuen lana konplikatuz. Pilotuak saltsanBaina pilotuak gustura topatu genituen, saltsan. Izan ere Urbasako igoera oso gustuko dute pilotuek. "Urbasako igoerak fama handia dauka eta polittena da" zihoen Etxeberriko Arkaitz Irigoien pilotuak. Sakana Motorsport taldeko kide Iban Lopez de Goikoetxea pilotu olaztiarra ere iritzi berekoa zen. "Proba bezala polittenetakoa izango da, seguru. Sekulako portua da, kriston karrera. Gainera, ikusteko toki asko dago, jendea, giroa... dena. Baina pilotu garen aldetik korritzeko okerrena etxeko proba da. Etxean beti urduriago ateratzen zara, presio gehiagorekin " gaineratu zuen. Arkaitz Irigoien bakaikoarra entrenamendua bukatuta harrapatu genuen. "Ongi joan da entrenamendua, baina lehenengo aldiz entrenatuko banu bezala sentitu naiz. Oso berde ikusi naiz" aipatu zigun. Aldiz, Iker Palacios bueltaka zebilen entrenamendua eta gero, enbragean arazoak zituelako. Delfin Goikoetxea eroso zebilen entrenamenduetan eta Mikel Mendinueta arbizuarrak baita ere. Mota guztietako autoak ikus zitezkeen: barketak, silver car delakoak, eta ohiko ibilgailuak. Eguraldi aldakorrak eragina izan zuen eta pilotuek asfalto lehorrean, bustian eta euri zaparrada pean aritu izan behar zuten. Azken edizioko irabazle Pantxo Egozkue zen proba irabazteko faboritoa, baina Eskuderia Eibar taldeko Aitor Arakistainek (Silver Car S2) sorpresa eman zuen, proba irabaziz (3:28.477). Atzetik sailkatu ziren Joseba Iraola (Silver Car S2, 3:29.417) eta Arkaitz Ordoki (Silver Car S2, 3:32.559). Pantxo Egozkue 7.a izan zen (3:40.629). Delfin Goikoetxea iturmendiarra izan zen lehen sakandarra (Promo Racing). 14.a iritsi zen helmugara (3:54.648). Arkaitz Irigoien oso gertu izan zuen, 15.a sailkatu baitzen (3:56.182). Atzetik sartu ziren besteak. Tamalez, Iker Palaciosek eta Garikoitz Goñik ezin izan zuten proba bukatu. EskerrakSakana Motorsport taldekoak pozik daude probak utzitakoarekin. Ez zen inolako istripurik izan eta ikuskizun polit batetaz gozatzeko aukera izan zuten zaleek. Zaila da halako proba bat antolatzea, aurrekontu handia eskatzen duelako, eta horregatik Sakana Motorsport taldekoak oso eskertuta daude laguntza eman duten guztiekin: Olaztiko Udala, Maisuenea gaztetxea, Bierrik fundazioa eta hamaika komertzio eta babesle.