Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cementos Portland Valderrivasek (CPV) taldeko sei porlandegietako 638 langileetatik 620ri eragiten dien Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, 18 hilabeterako. Olatzagutiakoari dagokionez, zuzendaria, giza baliabideetako eta harrobietako arduradunei ez beste gainontzeko langile guztiei eragiten die. Azarotik aurrera jarri nahi indarrean espedientea enpresak eta porlandegi bakoitzaren ekoizpen mailaren arabera jarriko litzateke indarrean, langileen artean txandakatuz. Zuzendaritza eta sindikatuen arteko aurreneko hartu emanak hasi besterik ez dira egin. 15 egun dituzte horretarako. 46Irailarekin batera 18 kaleratu izan dira prolandegian. Joan den urte akaberan, berriz, 28. Horien ondoren heldu da EEE.