Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madrilen bilduta daude aldeak. Cementos Portland Valderrivasek (CPV) taldeko sei porlandegietako 638 langileetatik 620ri eragiten dien Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, heldu den urte akaberara arte luzatuko litzatekeena. Olatzagutiakoari dagokionez, zuzendaria, giza baliabideetako eta harrobietako arduradunei ez beste gainontzeko langile guztiei eraginen lieke, 105i. Azarotik aurrera jarri nahi indarrean espedientea enpresak eta porlandegi bakoitzaren ekoizpen mailaren arabera jarriko litzateke indarrean, langileen artean txandakatuz. Langile bakoitzari 180 lan egunetan eraginen lieke. Espedientea indarrean den bitartean langabeziatik langileek jasoko dutenaz gain, enpresak zein diru kopuru osagarri emanen duen negoziatzen ari dira, besteak beste. 46Irailarekin batera 16 kaleratu izan dira porlandegian. Beste bi langile ikerketa eta garapen departamentuan lan bat despeditu arte jarraituko dute. Joan den urte akaberan, berriz, 28. Horien ondoren heldu da EEE.