Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Movimiento Bolak musikaz betetako antzezlan bat ekarriko du gaur Olaztira: Bigotes Band. Taldea musika estilo oso ezberdinetatik etorritako musikari oso bereziek osatzen dute eta "En diferido Tour" izeneko bira berria prestatzen ari dira. Nola moldatuko dira elkarrekin musikari berezi hauek? Zein musika eskainiko dute? Zein estilokoa? Ados jarriko ote dira? Umorez betetako antzerki musikatuaz gozatzeko aukera eskainiko du gaur Olaztik. Sinopsia"Ia gizakiak" diren pertsona batzuek osatzen dute Bigote´s Band taldea. Aurpegiz ezagutzen zuten elkar, baina ez gustuz eta belarriz. Nork bere aldetik egin zuen bidea: horietariko bat Camela taldeko gitarra jotzailea izan zen, beste bat 1528. postuan gelditu zen "La voz" lehiaketaren castingean - sartzekotan egon zen! - eta beste batek Faleteri ematen zion jana, txaloak jotzen zizkion bitartean. Patuak berriz ere elkartu ditu Bigotes Band osatzeko. Talde eta kantari ospetsuekin egon dira agertokietan: Metallica, ACDC, The Beatles, George Clooney, Sergio Ramos, Leonardo Dantés eta Andyrekin baina Lucas gabe. Egun, "en diferido tour" izeneko bira berria prestatzen ari dira. Umorez, maitasunez eta harira ez datorren beste zenbait gauzez betetako ikuskizuna. Antzezlana Nafarroako Antzerki Sareko ikuskizuna da. Movimiento BolaEgun 10 aktorek osatzen dute Movimiento Bola baina beste hainbat pasatu izan dira. Nafarroako Antzerki Eskolaren inguruan sortutako taldea da. Bereziki bakarrizketak lantzen dituzte, bakarrizketa oso biziak. Bigotes Band lanean bere bakarrizketa bereziak musikarekin tartekatuko dituzte.