Iturritxo kaleko zintzilikariak aldatzear

Guaixe 2013ko azaroaren 6a

Auzokideen kexuen ondoren auzo-konpostagailuak kiroldegi ondoan jarri dira. Hiru zintzilikarioak kalean gora eramanen duteGarilean Iturritxo kalean zeuden bi auzo-konpostagailuak eta hondakin bilketa sistemako zintzilikarioak kentzeko eskatu zuten hainbat auzokidek. Auzo-konpostagailuen usainarekin eta erakartzen dituzten euliekin kexu ziren. Hondakin organikoak pertzetan utzi beharrean poltsetan uzten zirela eta katuek haiek urratu eta hondakinak lurrean barreiatuta, zikin gelditzen zela ere salatu zuten.Lastailaren 1ean bildu ziren Sakanako Mankomunitateko ordezkariak hondakin bilketarako azpiegitura horiek erabiltzen dituzten herritar guztiekin. Bileran bertan jakinarazi zieten auzo-konpostagailua tokiz aldatuko zela. Kokapen berrirako hainbat aukera eman zizkieten eta kiroldegi ondoan dagoen larrialdi gunearen ondoan kokatzea adostu zuten. Aldaketa lastailaren 3an egin zen. Gutxi batzuei etxetik urrun gelditzen zaienez, auzo-konposta egiteari utzi eta atez ateko bilketara aldatu dira.Hiru zintzilikarioak Iturritxo kalean gora eramanen dira, Ingurabide kalearen ondora. Lurrera lotzeko torloju bereziak erabili direnez haiek jarri dituen enpresa noiz kenduko dituen zain daude.ZailtasunaHondakin bilketa sistema berria ezarri den herrietan berdeguneak eta bestelako espazioak erabili dituzte auzo-konpostagailuak jartzeko. Mank-eko arduradunak jabetu ziren Olatzagutia erdian halako espazio gutxi daudela eta jende asko bizi dela. Iturritxo kalean bilketarako azpiegiturak jartzea hasierako proposamenean jasoa zegoela adierazi digute eta inork kexurik azaldu ez zuenez ados zeudela ulertu zutela eta han jarri zirela.InformazioaArgibideak eskatzeko edo zalantzak argitzeko 900 730 450 telefonora hots egin daiteke.Edo www.sakana-mank.com/hondakinak blogean, www.facebook.com/sakanamank eta www.twitter.com/sakanamank sare sozialetan informazioa eskuratu daiteke. Baita info@sakana-mank.com e-postaren bidez ere.