Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udalak gutunazal itxien bidezko enkante publikoan 2012ko Planari dagokion lote bat saldu nahi du. Altzania eta Basabean dauden Adarroiz, Lapurdiko zulo, Iruerreka eta Zapardegi dermiotan dauden 2.260 pagok osatzen dute lote hori 673 metro kubiko zur eta 4.878 metro kubiko egur egiten dutenak. PEFC ziurtagiridun zura da enkantean jarriko dena. Aurreko aldietan saldu ez denez, Olatzagutiko Udalak hasierako prezioari %20ko beherapena egin dio: 83.035,2 (gehi %12ko BEZa). Bestalde, Olatzagutiako Udalak 2011ko planari dagokion lote bat saldu dio Explotaciones Forestales Zubillaga Saralegui SL-ri. Horren truke 68.200 euro jasoko ditu udalak. 2012ko beste lote batengatik Batzen SL enpresak 51.501 euro emanen dizkio udalari.