Haur literaturak ezarritako mito, klixe eta dogma matxistei errepasoa

Guaixe 2013ko azaroaren 22a

Pauxa Encantadas antzezlaneko protagonista da. Pauxa Loti Ederra dela sinetsita dago. Baina 700 urtetik gorako loaldi sakon, luze eta alfer baten ondoren, printze urdinaren zain egoteaz nazkatuta bere kabuz esnatzea erabakitzen du. Bere onera etorrita, Pauxak haur literaturak haur literaturak ezarritako mito, klixe eta dogma matxisten aurka gurutzada hasiko du, hainbat ipuinetako protagonisten jokabidea eta jarrerak hizpide bihurtuz. Pauxak, Virginia Imazek, zenbait estereotipo femeninori buelta ematen die antzezlan horretan. Haur literaturako ipuin tradizionalek balio positiboak dituztela onartuta ere, obraren sortzaile den Imazek ikuskizunarekin kritika soziala egin nahi du. Hala, fantasiazko pertsonaien bizipenak benetako egoerekin parekatzeko aukera sortzen da, eta hausnarketarako bidea ematen du.