Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiko Udala heldu den astean eginen den bilkuran zinegotzi sozialisten uko egiteaz jakitun izanen da ofizialki eta PSNren hiru aulkiak hutsik geldituko dira. Alderdiak berak baieztatu digunez, hauteskunde zerrendan laugarren hautagaia zen Maria Teresa Caro Gomezek uko egin dio zinegotzi kargua hartzeari. PSN egoera lehenbailehen normaltzeko lanean ari da. Zerrendan bosgarren hautagaia Juan Antonio Irisarri Ona da. Lizarrako Uribe Perez Soria eta Castejongo Francisco Javier Sanz Carramiñana dira segidan datozenak zerrendan. Araceli Uriz Janarizek eta Jesus Bayon Modinok (Iruña) osatu zuten sozialisten Olatzagutiko zerrenda.