Sakanako Mankomunitateak, hainbat talderen laguntzarekin –Olaztiko Sutegi taldea, Altsasuko irristaketa taldea, Urdiaingo Aitziber taldea eta Etxarri Aranazko eta Uharte Arakilgo guraso elkarteak– Sakanako irristaketa topaketa antolatu dute bihar. Topaketa Olaztiko Erburua kiroldegiak hartuko du, 17:00etan.
Topaketen helburua 4 eta 15 urte arteko Sakanako irristalariak elkartzea da, ondo pasatzeko intentzioarekin. Horrela, jokoak eta probak egiten dituzte, haurrek kirola eginez arratsalde ederra pasatzeko. Bukaeran merienda izaten da guztiendako.