Sutegik antolatutako Olaztiko San Silbestrea oso animatua izan zen eta 102 korrikalarik hartu zuten parte. Horietatik 33 proba nagusian lehiatu ziren, 9 gazteen mailan, 20 kimuetan eta 40 benjaminetan. Benjaminetan Iker Gomez eta Iratxe Lapuente nagusitu ziren, kimuetan Oier Saracibar eta Maitane Vilariño eta jubeniletan Lander Bados eta Eider Gabirondo. Proba nagusian Raul Audikana izan zen txapelduna, Eduardo Lezearen eta Gorka Acebesen aurretik. Aldiz, emakumezkoetan Sarai Garasa nagusitu zitzaien Izaskun Beunzari eta Miren Lezeari.