Udalak PPko zinegotzia Portlandi buruz informatu beharko du

Guaixe 2014ko urtarrilaren 9a

Nafarroako Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Oscar Alvarez zinegotzi popularrari eta Olatzagutiko Udalari eskatu dio PPkoak porlandegiari buruz eskatu zuen informazioa emateko. Zinegotziak, aldi berean, alminteak egindako lan parte guztien kopiak eskatu zituen, baina auzitegiak ez dio halakorik onartu. Udalari eskaera zehatzak egiteko eskatu dio Alvarezi.