Ongi ari gara?

Guaixe 2014ko urtarrilaren 15a

Adimen emozionalaren bidezko heziketa lantzeko gurasoendako tailerra antolatu dute Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Akelarre ludotekak. Gurasoek haurren heziketan izan ditzaketen zalantzak eta beldurrak argitu nahi ditu ikastaroak. Horretarako egoera zehatzak, ardurak, gurasoak kezkatzen dituzten gauzez eta abarrez hitz eginen da tailerrean. Interesatuek izena eman behar dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren egoitzan (948 467 662) hilaren 27a baino lehen.

Bost saio
Ilbeltzaren 31n, otsailaren 28an, martxoaren 28an, apirilaren 25ean eta maiatzaren 23an (ostiralak). 9:00etan kafea hartzera bilduko dira ludotekan. Tailerra 9:30etik 11:00etara izanen da.