Goienkaleko ermita gaur, atzera ere, ateak zabalduko ditu titularraren eguna baita: San Sebastian. Eguerdian meza izanen da. Hura despedituta, estalpean auzatea izanen da, auzotarrek prestatuta. Arratsaldeko bostetan zabalduko dira ermitako ateak berriro, orduan arrosarioa errezatzeko. Hura bukatzean txokolatea eta erroskilak dastatzeko aukera izanen da kanpoko aldean. San Sebastian ospakizunak frontoian despedituko dira, 19:30ean ardoa eta gazta banatuko baita.