Punk-rock jaialdia Maisuenean

Guaixe 2014ko urtarrilaren 24a

Gaur, 23:00etan, Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean

Olatzagutiko Gazte Asanbladak gaurko jaialdia antolatu du. Arrasateko Arkada Sozial taldeak street-punk doinuak ekarriko ditu Maisueneara. Abendu hasieran kaleratu zuen laukoak estudioko laugarren diskoa, Hil orduko bizi (Mauka, 2013) eta hango doinuak aletuko ditu Olatzagutian. 

Gasteizko Eratuk, bestalde, rock doinuak eskainiko du Olatzagutiko gaztetxeko oholtzatik. Hamarkada honek adina urte dituen hirukoak bi disko argitaratu ditu, azkena joan den urtean ikusi zuen argia: Ispilu iluna. Zuzenean bi talde indartsu gaur Maisuenean.