Antzokiak eta telebistako platoak zapaldu aurretik, Zuhaitz Gurrutxagak futbol zelaiak zapaltzen zituen. Besteak beste Errealeko, Rayo Vallecano eta Real Unioneko jokalari izan zen. Bere futbol ibilbidean bizi izandako benetako anekdotak bilduz ondu du Gurrutxaka Confidencias de un futbolisto bakarrizketa. Haren ahotsean normalean futbol jokalari baten ahotan entzuten ez direnak entzuteko aukera izanen da gaur Olatzagutian.
Bakarrizketena Vanpopel taldearen emanaldietatik eratorritako jarduna da Gurrutxagarendako. Bere musika taldearen emanaldietan kantuak umore ikutuz aurkezten zituen eta jendearen gustuko zenez, handik sortu zen gaurko ikuskizuna ekarriko zuen ideia.