Buruhandiak sortzeko aukera

Guaixe 2014ko otsailaren 6a

Heldu den ostegunean, 18:30ean, Olatzagutiko ludotekan informazio eta aurre-lanei buruzko bilera

Olatzagutiko Udaleko Kultura Sailak buruhandiak egiteko tailerra antolatu du. Helduei zuzendutako tailerra da eta martxan jartzeko gutxienek zazpik eman beharko dute izena. Martxoaren 15ean hasita, bederatzi larunbat goizetan eginen da tailerra, egunero bi ordu eta ardiko saioetan.

Izena eman nahi duenak hilaren 13a baino lehen egin beharko du. Horretarako ludotekatik pasa edo 699 635 187 telefonora hots egin behar da. Akelarre ludotekako bazkide diren familiek izen ematea dohainik dute, ez direnek 33 euro ordaindu beharko dituzte.