Kinto ospakizunetarako melodiak Maisuenean

Guaixe 2014ko otsailaren 7a

Gaur, 23:00etan, Olatzagutiko gaztetxean Nekez eta Kauta ariko dira

Melodiko adjektiboa jarri dieta gaur Maisuenean ariko diren bi taldeei. Kautak itxiko du gaua. Andoaingo hirukoak bere estudioko laugarren diskoa, Agerre, aurkeztuko du gaur Olatzagutian. Lau urteko isilunearen ondoren, azaroan argitaratu zuten diskoa da.  Kautak Andoaingo Agerre baserrian du bere estudio-entsegu lokala. Taldea atsedenaldi luzea hartu arren taldekideek hainbat ordu sartu dituzte tarte horretan eta landutakoa diskora eramatea erabaki zuten. Ahotsaren melodia txukunetan oinarritutako rock-pop doinuak eskainiko dituzte, abiadura ahaztu gabe.

Aurretik Iruñerriko Nekez taldea ariko da. Laukoak pasa den urtean argitaratu zuen Zure esku diskoa aurkeztuko du Olatzagutian. Haien hirugarren lanean rock-metal melodikoa eskaintzen duten. Euren kantuen letrak gizarte gaien inguruko salaketa eta informazioa zabaltzen dute.