Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak antolatutako euskarazko palindromo lehiaketaren laugarren edizioa irabazi du Migel Angel Barrerok. Olaztiarrak lehiaketara palindromo hau aurkeztu zuen: auzi aurrean, amaren zain, iaz neramana: errua, izua. Palindromo horregatik Debako Txindurri Iturri nekazalturismo-sagardotegiak oparitutako bi lagunendako sagardo afaria, logela eta gosaria izanen ditu.
Palindromoa
Ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen den hitza edo esaldia da palindromoa.