Euskaraz naiz!

Guaixe 2014ko martxoaren 6a

Izen-abizenak euskal grafiaz jartzeko tramite erraza udaletxean egin daiteke.

Izen-abizenetatik hasita euskaldun izatea bulkatzeko Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Euskaraz naiz kanpaina abian jarri du. Gure abizenak idazterakoan gaztelaniazko grafiako c, ch, q, gu, v edota y euskal grafiara aldatzea sustatzen du kanpainak. Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalek bat egin dute ekimenarekin eta herritarrei dei egin diete euren “izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko”.  UEMAren kartelean irakur daitekeenez, “izena duen guztia bada. Gure izen-abizenak euskal grafiaz. Euskaldunak, munduan, izateko”.

Euskal abizena modu ofizialean euskal grafiaz jartzeko prozedura erraza eta motza da. Tramite guztiak erroldatutako herriko erregistro zibilean egin daitezke, epaitegian edo, ez badago, udal bulegoan.

Urratsak
1- Erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2- Han emanen dizuten eskaera orria zure datuekin bete.
3- Eraman beharreko agiriak:
    a. Nortasun agiriaren fotokopia. (Adinez nagusi ez direnak, gurasoenak).
    b. Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. (Epaitegian edo erregistro zibilean eskatu).
    c. Errolda agiria. (Udaletxean eskatu. Adinez nagusia ez direnek, gurasoenak).
    d. Familia liburuaren fotokopia. (Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu).
    e. Seme-alaben nortasun agiriaren kopia. (16 urtetik gorako seme-alabak izanez gero).


Kontsultatzeko
www.euskaltzaindia.net web orriaren Onomastika/Deiturak atalean Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den ikus dezakezu.