Karmele Jaio Eigurenen Amaren eskuak (Elkar, 2006) liburua izan zen lehenik eta gero etorri zen filma (Mireia Gabilondo, 2013). Nereak ospitalean lo dagoen amaren istorio ezkutuak jakinen ditu, ondoan izan duena neurri batean ezezaguna bihurtuz. Bizinahiaren inguruko lan ondu zuen Jaiok.
Bi lan horiekin gozatzeko aukera dago egun hauetan Olatzagutian. Irakurle Taldeko kideak esku artean dute egun hauetan liburua. Gaur, berriz, kultur etxean liburuan oinarritutako filma ikusteko aukera izanen da, euskarazko bertsioa eta gaztelaniazko azpidatziekin. 22:00etan hasiko da emanaldia. Liburua irakurri edo filma ikusten duenak heldu den ostiralean egilearekin eginen den topaketan parte hartzeko aukera izanen du.