Zea Maysekin hitzordua

Guaixe 2014ko martxoaren 7a

Larunbatean, 23:00etan Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean. Gelditzen diren txartelak 22:00etatik aurrera salduko dira.

Euskal musikako izen handietako bat etorriko da bihar bisitan Olatzagutira: Zea Mays. Laukote bilbotarrak karrikaratu duen azken lana, Da, aurkeztuko du gaztetxean. Ordu pasa baino gehiago irauten duten 13 mozketa ditu diskoak. Bere entzunaldian aniztasuna opatuko du entzuleak: dantzarako doinuetatik stonerrera, distortsioa eta rocka. Indar handiko auto-ekoizpen lana.

Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) publiko zabalarendako ezagun egin zituen aurreko diskoak eta hiru urteren bueltan musika eskaintza berrituta heldu dira. Horretarako taldeak estreinakoz kanpoko ekoizle batekin lan egin du: Dave M. Allen. Estudioko zazpigarren lan hau Zea Mays Da.