Karmele Jaio idazle arabarrak gaur Olatzagutian bisitan izanen da. Irakurle taldeak hark idatzitako Amaren eskuak liburua irakurri du eta hari buruz hizketatuko dira, batzuk eta besteak iritziak trukatuz. Liburua irakurri ez baina aurreko ostiralean filma ikusi zuenak ere ateak zabalik izanen ditu.