Atzo, 22:12an, auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen Akinorruti industrialdean. Kolpearen ondorioz, 50 urteko txirrindularia ezponda batera erori zen. Handik Altsasuko parkeko suhiltzaileek atera behar izan zuten. Zaintzako medikuak ikusi zuen gizonak makina bat kolpe zituela, baita hipotermia zantzuak ere. Horregatik, anbulantzian Iruñeko ospitalera eraman zuten. Foruzaingoak ikertu zuen ezbeharra.