Gaur, 22:30ean Olatzagutiko kultur etxean
La Gangrenosa gitarraren laguntza bakarrarekin agertuko da gaur Pablo Carbonell Olatzagutiko antzokian. Hurbil, pentsakor eta intimoa agertuko da taula gainean, beti ere, satira eta gizarte-kritika aldean dituela. Ikuskizun pertsonal eta ezberdinean, musika eta umorea tartekatuko dira.
Carbonell polifazetikoak , ukitu surrealistak eta kontzertu formatua dituen ikuskizun samurra aurkeztuko du, 2012an argitaratu zuen Canciones de cerca diskoa aurkeztuko emanaldian. Hura ontzeko Los Delincuentes, Raimundo Amador, Pepe Bao Lichis eta beste hainbat musikaren laguntza izan zuen.