Olaztiko Sutegik eta San Migel elkarteak atzera ere San Migel Pilota Txapelketa Herrikoia antolatu dute. Txapelketa beteranoa da, pilotari afizionatuek duten kuttunetako bat, eta aurten 43. edizioa jokatuko da. Txapelketa maiatzean hasiko da eta final handia, ohikoa den moduan, Olaztiko Santa Ana festetan jokatuko da.
Txapelketa hiru mailatan jokatuko da: 1 maila (tokeko pilotak), 2. mailan (goxua pilotak) eta 3. mailan (goxua pilotak).
Izena emateko
43. San Migel Binakako Txapelketan aritu nahi dutenek izena ematea zabalik dute, apirilaren 27ra arte. Bikote bakoitzak 20 euroko inskripzioa ordaindu behar du La Caixako 2100 5365 21 2100147311 kontu zenbakian eta gero ondoko telefonoetako batera deitu behar du, inskripzioa konfirmatzeko: 637 830 641 (Alberto) edo 617 656 276 (Fermin).