Incierto Trouppe-Kromlech konpainiak Kenneth Branaghen En lo más crudo del crudo invierno (1995) komedia ingelesa moldatuta ekarri du gaur Olatzagutira. Ingalaterrako landa eremuko herri galdu bateko utzitako eliza batean zuzendari gogotsu batek Hamlet antzeztu nahi du. Horretarako bere gogo berak dituzten aktoreen premia du. Baina castinga tamalgarria izanen da, entseguak penagarriak, elkarbizitza zaila eta egunak aurrera egin ahala mustutze data gero eta gertuago dute.
Komediak antzerkiaren eta bere makineriaren ezkutuko kontuak azalerazten du: nola sortzen den konpainia, entseguak nola diren, obra gauzatzen den bitartean nolakoa den elkarbizitza, eszenografiaren diseinua… Hori guztia barre, xamurtasun, malko eta bestelakoen artean. Antzezlana mustutzea lortuko duten jakin nahi duenak gaur Olatzagutiko kultur etxetik pasa beharko du.
Fitxa
Aktoreak: Blanki Castillo, Cristina Nagore, Edurne Salaberri, Javier Briansó, Josu Castillo, Joxepe Gil, Txiki Medina eta Ventura Ruiz.
Egokitzapena eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán.