Aitor Lorearen Osasuna kadetea laugarrena Cesaragusta Torneoan

Guaixe 2014ko apirilaren 30a

Osasunako kadete A taldea, tartean Aitor Lorea.
Aitor Lorearen Osasuna kadetea laugarrena Cesaragusta Torneoan

Aitor Lorea olaztiarrak Osasunako kadeteen taldean jokatzen du. Aste Santuan jokatutako Cesaraugusta Torneoan laugarren sailkatu zen Osasuna kadetea, 3. eta 4. postua erabakitzeko lehian Zaragozaren kontra bana berdindu eta gero, penaltyetan Zaragozakoak nagusitu ondoren. Torneoa Real Madrilek irabazi zuen, finalean Celta 5-2 menpean hartu eta gero.

Aitor Lorea Olaztiko Sutegin hasi zen futbolean trebatzen. Haurren mailan Pamplona taldean ibili zen eta kadete mailan Real Sociedad taldearekin probatu zuen, baina egun, 16, urterekin, Osasunako kadete mailan dabil.