II. Olazti Urbasa Rallysprinta, maiatzaren 24an

Guaixe 2014ko maiatzaren 2a

Sakana Motorsportek eta Nafarroako Automobilismo Federazioak II. Olazti Urbasa Rallysprinta- II. Guaixe Saria antolatu dute maiatzaren 24rako. Proba 14:00etan abiatuko da Aipatu proba Nafarroako Rally Txapelketarako baliagarria da eta aurreko urteko ibilbide bera izanen du. Olaztiko herri gunetik pasako da ibilbidea, Urbasako Altamiraraino heldu eta atzera ere behera egingo duena. 5,5 km-ko ibilbidea 4 aldiz egin beharko dute parte hartzaileek. Izena ematea zabalik dago maiatzaren 19ra arte, federazioko web gunean: www.fenauto.com.