Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako ikasleek Castillo Suarez eta Alberto Barandiaranen liburuetan oinarrituta sortutako artelanak osatzen dute Literart erakusketa. Literatura eta artea uztartzen dituen erakusketa Altsasun ikusgai izan ondoren hurrengo bi asteburuetan Olatzagutiako kultur etxean izanen da ikusgai. Bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara. 17an ordutegi berean eta 18an, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:00etara.