Traversé konpainiak, Joana Etxeberrik eta Raul Garzia Etxeberriak, Auzokoak obra eskainiko du. Battit antzezlea eta Luzia dantzaria dira protagonistak. Nork bere ohiturak ditu eta haiek eragindako borrokaldiek bien arteko harremana gero eta gehiago kakazten ari dira. Tentsioa nabarmen handitzen ari denean, ustekabeko batek elkarri laguntzera behartuko ditu. Dantza eta antzerkia, trufa eta umore ukituekin.